Skate eskola ibiltaria izango da larunbatean, Borgetton

Aritz Mutiozabal 2011ko uztailaren 21a

Euskal Herriko haurrei eta gaztetxoei skate-an ibiltzen irakasteko helburuarekin, BBK Skate Skola Tour egitasmoa herriz herri dabil aurtengo udan ere. Larunbat honetan, esaterako, Zarautzen egingo du geldialdia birak. Malekoian, Argiñano jatetxearen aurreko skate parkearekin bat eginik, Borgetto ingurua patinetean aritzeko gune bihurtuko dute. Zirkuitu modular bat egokituko dute bertan, hainbat arranparekin eta gainditu beharreko oztopoekin. Sodaramps enpresa arduratzen da skate eskola ibiltariaz, eta jardunaldietarako berak jartzen ditu begiraleak. «Lehenik eta behin, bakoitzaren maila zein den ikusten dugu, eta horren arabera, oinarrizko probak edo garatagoak lantzen ditugu beraiekin», adierazi du Sodaramps-eko arduradun Kepa Crespok. Goizean, 11:00etatik 14:00etara ariko dira, eta arratsaldean, berriz, 16:00etatik 17:00ak aldera arte. Ondoren, skate erakustaldia eskainiko dute eta, amaitzeko, opariak banatuko dizkiete eskolan parte hartzen dutenei. «Haurrak edozein momentuan etorri ahal izango dute. Ez dute aurrez izenik eman beharko, ezta txandarik edo halakorik hartu beharko ere. Egun osoan bertan izango gara, eta material guztia –patineteak eta kaskoak– guk geuk jarriko ditugu. Gainera, egitasmoan parte hartzea doakoa izango da», zehaztu du antolatzaileak. Goizeko saioan mugimenduak eta trikimailuak erakutsiko dizkiete, eta arratsaldekoan, ikasitakoa praktikara eramango dute, begiraleek prestatuko dituzten probatan. Normalean, 16 urte bitarteko gazteekin aritzen dira, baina Skate Skola Tour egitasmoa skate-an trebatu nahi duen edorentzat irekita dagoela [...]

Euskal Herriko haurrei eta gaztetxoei skate-an ibiltzen irakasteko helburuarekin, BBK Skate Skola Tour egitasmoa herriz herri dabil aurtengo udan ere. Larunbat honetan, esaterako, Zarautzen egingo du geldialdia birak. Malekoian, Argiñano jatetxearen aurreko skate parkearekin bat eginik, Borgetto ingurua patinetean aritzeko gune bihurtuko dute. Zirkuitu modular bat egokituko dute bertan, hainbat arranparekin eta gainditu beharreko oztopoekin.


Sodaramps enpresa arduratzen da skate eskola ibiltariaz, eta jardunaldietarako berak jartzen ditu begiraleak. «Lehenik eta behin, bakoitzaren maila zein den ikusten dugu, eta horren arabera, oinarrizko probak edo garatagoak lantzen ditugu beraiekin», adierazi du Sodaramps-eko arduradun Kepa Crespok. Goizean, 11:00etatik 14:00etara ariko dira, eta arratsaldean, berriz, 16:00etatik 17:00ak aldera arte. Ondoren, skate erakustaldia eskainiko dute eta, amaitzeko, opariak banatuko dizkiete eskolan parte hartzen dutenei.
«Haurrak edozein momentuan etorri ahal izango dute. Ez dute aurrez izenik eman beharko, ezta txandarik edo halakorik hartu beharko ere. Egun osoan bertan izango gara, eta material guztia –patineteak eta kaskoak– guk geuk jarriko ditugu. Gainera, egitasmoan parte hartzea doakoa izango da», zehaztu du antolatzaileak. Goizeko saioan mugimenduak eta trikimailuak erakutsiko dizkiete, eta arratsaldekoan, ikasitakoa praktikara eramango dute, begiraleek prestatuko dituzten probatan. Normalean, 16 urte bitarteko gazteekin aritzen dira, baina Skate Skola Tour egitasmoa skate-an trebatu nahi duen edorentzat irekita dagoela nabarmendu du Crespok.
Bigarren urtez herrian

BBK Skate Skola Tour bira egiten duten hirugarren urtea da aurtengoa, eta Zarautzen izango diren bigarrena. Iaz ongi funtzionatu zuenez, aurten errepikatzea erabaki dute antolatzaileek. «Azken finean, eskola hondartzaren aldamenean jartzen dugu, eta horrek ere jende gehiago erakartzen du. Joan den urtean, haur eta gaztetxo ugari gerturatu zitzaizkigun zirkuitura, eta, egia esan, harrera ona izan zuen», gogora ekarri du Crespok.

Surf kultura barneratuta duen herria izanda, Sodaramps enpresarentzat ezinbestekoa zen eskola ibiltaria Zarautzera ekartzea: «Bertan dagoen surf giroa baliatu behar dugu; nolabait ere, surfa eta skate-a modalitate bateragarriak direlako. Izan ere, taula gainean aritzeko filosofia hori betidanik egonda Zarautzen».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide