Igandean jokatuko da Urola ibaiaren Igoera

Baleike 2011ko uztailaren 21a

Urteroko hitzorduari eutsiz, aurten ere Urola ibaiaren Igoera antolatu du Itxas-Gain piragua elkarteak. Igandean jokatuko da estropada, 11:30ean hasita. Ohi bezala, Santiagoko hondartzatik abiatuko dira piraguistak, lehorrean piragua hartu eta lehia ik...

urola
Urteroko hitzorduari eutsiz, aurten ere Urola ibaiaren Igoera antolatu du Itxas-Gain piragua elkarteak. Igandean jokatuko da estropada, 11:30ean hasita. Ohi bezala, Santiagoko hondartzatik abiatuko dira piraguistak, lehorrean piragua hartu eta lehia ikusgarrian uretaratuz. Errioan gora egin beharko dute Bedua ingururaino, han ziaboga egin eta arranpla parean amaitzeko. Guztira dozena bat klubek hartuko dute parte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide