Bihar hasiko da Dinastia Etxabe pilota txapelketa

Baleike 2011ko uztailaren 21a

Etxabe X, Txikuri, Etxabe IX, Iribar eta Etxabe XI, Artadin. Zumaia.

Berrogeigarrenez jokatuko da aurten Dinastia Etxabe pilota txapelketa. Lau hamarkadako ibilbide oparoan sona handia lortu du pilota afizionatuaren munduan. Hamaika izan dira ...

etxabe-artadi
Etxabe X, Txikuri, Etxabe IX, Iribar eta Etxabe XI, Artadin. Zumaia.

Berrogeigarrenez jokatuko da aurten Dinastia Etxabe pilota txapelketa. Lau hamarkadako ibilbide oparoan sona handia lortu du pilota afizionatuaren munduan. Hamaika izan dira Odietako hormetan gaia bazutela erakutsitako pilotariak: Atano XII.a, Alustiza, Eugi, Olaizola I.a, Berasaluze VIII.k, Elkoro, Apezetxea... Gaur egun, Zumaian pilotalekurik ez eta Zestoan jokatzen dira partidak. Aurten 20 bikotek hartuko dute parte, zortzik Jubenil mailan eta hamabik maila nagusienean. Bihar jokatuko dira lehen partidak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide