Bildu: “Zarauzko Udalaren gastu politikoa %48a murriztu da Bilduren proposamenari esker”

Zarauzko Hitza 2011ko uztailaren 20a

Zarauzko Bilduk asteleheneko osoko bilkuraren balorazioa egin du:

“Zarauzko Udalak zor handia dauka, aurreko kudeaketaren ondorioez, herritar guztiek dakite hori. Zor hau handitzen ari da, urteko jarduna ere defizitarioa delako. Defizitarekin mur...

Zarauzko Bilduk asteleheneko osoko bilkuraren balorazioa egin du:

“Zarauzko Udalak zor handia dauka, aurreko kudeaketaren ondorioez, herritar guztiek dakite hori. Zor hau handitzen ari da, urteko jarduna ere defizitarioa delako. Defizitarekin murriztea eta, ahal bezain laster, defizitarekin amaitzea da gure lehen helburua, herriko diru kontuak
kontrolpean izateko. Horretarako gastuak murriztu beharko ditugu, eta politikariok eman behar dugu eredua. Gastu politikoak %48 batean murriztu ditugu”, nabarmendu dute Bilduko kideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide