Frontenis txapelketa abian da

Karkara.eus 2011ko uztailaren 19a

Hurrengo partidak astearte, asteazken eta ostiralean izango dira

Frontenis txapelketa abian da eta lehenengo astean, txapelketarako izena eman zuten 21 bikotetatik 16k jokatu dute. Txapelketan partidak 30 tantora jokatuko dituzte edo bestela ordubete...

Hurrengo partidak astearte, asteazken eta ostiralean izango dira

Frontenis txapelketa abian da eta lehenengo astean, txapelketarako izena eman zuten 21 bikotetatik 16k jokatu dute. Txapelketan partidak 30 tantora jokatuko dituzte edo bestela ordubetean zeinek tanto gehiago egin izango da irabazlea erabakitzeko modua.

Asteartean bi partida izan ziren jokoan. Lehen partida luze joan zen, 50 minutu ingurukoa eta azkenean Ruiz-Xabi Requejo bikotea nagusitu zen Gonzalez de Txabarri-Sarasolaren aurka (30-28). Bigarren partida, ordea, azkarra izan zen, Rekalde-Loidi bikotea izan zen nagusi (30-12), ondo jokatuta, Tarantino-Beldarrainek ez baitzieten aurkariei lan askorik eman.

Asteazkenean lehen partidua gogorra eta luzea izan zen, piloteo handikoa eta Itxaso-Uranga bikotea nagusitu zen Atorrasagasti anaien gainetik (30-29). Bigarren partiduan, berriz, Elustondok eta Aramendik irabazi zuten Illarramendi eta Esoainen aurkako partida (30-25).

Ostiraleko saioan partidu gogorrak eta estuak izan ziren gehienak. Antolatzaileek, bikote bat aipatzekotan Segurolak eta Albizurik osatutakoa aukeratu dute, azpeitiar hauek oso maila ona dutela erakutsi zuten. Ostiraleko emaitzak honako hauek izan ziren:

  • Alonso/Illarramendi 15 - Lizarralde/Lizarralde 30
  • Sarasola/Beldarrain 30 - Kaperotxipi/Aizpurua 26
  • Errasti/Zuloaga 30 - Alkorta/Maiz 27
  • Aritz Lertxundi/Axier Lizarralde 14 - Segurola/Albizuri 30

Aste honetan ere asteartean, asteazkenean eta ostiralean jokatuko dituzte txapelketako partidak eta honakoak izango dira partidak:

  • Asteartea 19        

20:00 Kaperotxipi/Aizpurua-Alonso/Illarramendi

21:00 Itxaso/Kasado- J.Requejo/Solaberrieta

  • Asteazkena 20  

19:00 Alkorta/Maiz-Atorrasagasti anaiak

20:00 Aramendi/Elustondo-Zabaleta/Aitor

21:00 Arruti/Galarraga-Exposito/Bellido 

  • Ostirala 22

18:00 Tarantino/Beldarrain-Altuna/Arregi

19:00 Requejo/Ruiz-Rekalde/Loidi

20:00 Lizarralde/Lertxundi-Lizarralde-Lizarralde

21:00 Sarasola/Azkue-Segurola/Albizuri

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide