Leire Iruretagoiena bigarren emakumea Ehun Milak lasterketan

Karkara.eus 2011ko uztailaren 20a

Ultratrail distantziako mendi lasterketak 168 kilometro ditu

Asteburuan jokatu zen bigarren aldiz Euskal Herrian ultratrail distantziako Ehun Milak mendi lasterketa. 238 parte hartzaile abiatu ziren Beasaindik 168 kilometro eta 11.000 metroko malda z...

Ultratrail distantziako mendi lasterketak 168 kilometro ditu

Asteburuan jokatu zen bigarren aldiz Euskal Herrian ultratrail distantziako Ehun Milak mendi lasterketa. 238 parte hartzaile abiatu ziren Beasaindik 168 kilometro eta 11.000 metroko malda zituen proba egiteko. 

Lasterketak Goierri, Tolosaldea, Urola-kosta eta Urola-Garaia eskualdeak zeharkatu zituen eta korrikalariek Aralar eta Aizkorriko parke naturaletan sartuta, inguruko gailurrik garaienak igo zituzten: Goierrin Txindoki (1.346 m.), Ganbo (1.402 m.) eta Aizkorri (1.528 m.), Urola-Kostan Erlo (1.026 m.), Urola-Garaian Izaspi (967 m.) eta Ernio (1.075 m.) Tolosaldean.

Lasterketa gogorraren ondoren, Javier Dominguez gasteiztarra izan zen lehena helmugan eta emakumeetan Nerea Martinez. Honen atzetik, ordubetetik gorako aldearekin, bigarren sailkatu zen Orion bizi den Leire Iruretagoiena korrikalaria.

  1. Nerea Martinez Urruzola 28:00:56
  2. Leire Iruretagoiena Otegi 29:04:24
  3. Jaione Sasieta Barrenetxea 33:17:40

Aiako Mikel Iruretagoiena Agote zortzigarren izan zen proba 29:04:50eko denboran bukatuta eta Orioko Jose Ignacio Manterolak ere ibilbide guztia egin zuen 40:40:14ko denboran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide