Udal Batzorde gehienak Bilduren esku egongo dira aurrerantzean

Zarauzko Hitza 2011ko uztailaren 20a

Bilduk izango du informazio batzorde eta kide anitzeko organo gehienen ardura. Hala erabaki zuen Udalbatzak herenegun, kargu banaketa zehazteko egin zuten osoko bilkuran. Bilduk kide anitzeko organoetarako udal ordezkarien ardura banaketa jakin bat proposatu zuen, eta udal zinegotziek gehiengo osoz onartu zuten,Bilduko bederatzi kideen eta Aralar-EB Berdeak udal taldeko bien aldeko botoekin. PSE-EEk eta EAJkaurka bozkatu zuten; PP, berriz, abstenitu egin zen. «Akordio proposamena gehiegizkoa iruditzen zaigu», adierazi zuen PSE-EEko bozeramaile Patxi Elolak. «Ez duzue zirrikitu bat bera ere utzi guk kudeaketan parte hartu ahal izateko. Ardura guztiak Bilduren esku utzi dituzue, eta tristea da». EAJk emendakina aurkeztu zuen Bilduren proposamenaren aurrean: «Ordezkari anitzeko elkarteetan garrantzitsua da aniztasuna, eta proportzionaltasuna kontuan izatea. Horregatik, nahiz eta oposizioan egon, guk ere paper bat jokatu dezakegu organu horietan. Hala, Zarauzko Industrialdean EAJk ardura izatea eskatzen dugu, besteak beste». Emendakina onartu zuten,gehiengoz, PPren abstentzioarekin. Udalbatzak onespena eman zien informazio batzordeei, Bilduren, Aralar-EB Berdeak taldearen, eta PPren aldeko botoekin. EAJ abstenitu egin zen, eta PSE-EEk aurka bozkatu zuen. «Guk bi arrazoirengatik ez dugu onartzen batzorde informatiboen proposamena. Batetik, antolakuntza ez da funtzionala izango, ez baikaituzue kontuan izan. Bestetik, ez da proportzionala», adierazi zien Elolak Bilduko kideei. Dedikazioak eta liberazioak Era berean, erabateko dedikazioa eta dedikazio [...]

Bilduk izango du informazio batzorde eta kide anitzeko organo gehienen ardura. Hala erabaki zuen Udalbatzak herenegun, kargu banaketa zehazteko egin zuten osoko bilkuran. Bilduk kide anitzeko organoetarako udal ordezkarien ardura banaketa jakin bat proposatu zuen, eta udal zinegotziek gehiengo osoz onartu zuten,Bilduko bederatzi kideen eta Aralar-EB Berdeak udal taldeko bien aldeko botoekin. PSE-EEk eta EAJkaurka bozkatu zuten; PP, berriz, abstenitu egin zen.
«Akordio proposamena gehiegizkoa iruditzen zaigu», adierazi zuen PSE-EEko bozeramaile Patxi Elolak. «Ez duzue zirrikitu bat bera ere utzi guk kudeaketan parte hartu ahal izateko. Ardura guztiak Bilduren esku utzi dituzue, eta tristea da». EAJk emendakina aurkeztu zuen Bilduren proposamenaren aurrean: «Ordezkari anitzeko elkarteetan garrantzitsua da aniztasuna, eta proportzionaltasuna kontuan izatea. Horregatik, nahiz eta oposizioan egon, guk ere paper bat jokatu dezakegu organu horietan. Hala, Zarauzko Industrialdean EAJk ardura izatea eskatzen dugu, besteak beste». Emendakina onartu zuten,gehiengoz, PPren abstentzioarekin.
Udalbatzak onespena eman zien informazio batzordeei, Bilduren, Aralar-EB Berdeak taldearen, eta PPren aldeko botoekin. EAJ abstenitu egin zen, eta PSE-EEk aurka bozkatu zuen. «Guk bi arrazoirengatik ez dugu onartzen batzorde informatiboen proposamena. Batetik, antolakuntza ez da funtzionala izango, ez baikaituzue kontuan izan. Bestetik, ez da proportzionala», adierazi zien Elolak Bilduko kideei.
Dedikazioak eta liberazioak
Era berean, erabateko dedikazioa eta dedikazio partziala izango duten zinegotzien ordainsariak onartu zituen Udalbatzak. Hala, erabateko dedikazioz jardungo dute Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkateak eta Gobernu Batzarreko kide Iñaki Eizagirrek, baita Mikel Goenaga eta Ane Eizmendi Bilduko zinegotziek. Bide horretatik, Illarramendik 55.234,76 euro kobratuko du urteko, Eizagirrek 24.497,62 euro,
eta Goenagak eta Eizmendik,
berriz, bakoitzak 39.311,72
euro.
Eider Illarramendi lehenengo alkateordeak (%50), Karmele Alberdi hirugarren alkateordeak (%50), Gari Berasaluze Bilduko zinegotziak (%50), PSE-EEko bozeramaile Patxi Elolak (%50), Aralar-EB Berdeak udal taldeko bozeramaile Andoni Ibargurenek (%50), eta PPko bozeramaile Rafa Olaizolak (%30) dedikazio partzialez jardungo dute.
Ildo horretatik, lehenengo alkateordeak 18.830,63 euro jasoko du urtean; Alberdik, Elolak eta Ibargurenek 19.655,86 euro; Berasaluzek 12.928,86 euro, eta Olaizolak, berriz, 11.793,52 euro.
Gastuen %48 murriztu
Bilduko ordezkariek jakinarazi dutenez, duela lau urte hamalau lagun liberatu zituzten, eta aurten 7,5 izango dira liberatuak. Era berean, Bilduren proposamena onartuta, Zarauzko Udalaren gastu politikoa aurreko legealdikoarekin alderatuta%48 murriztuko da, udal ordezkarien soldatei, liberazioei eta antzeko gastuei dagokionez.
«Herritarren kontura gizendu izan den klase politikoaren ordez, herritarren zerbitzura dagoen klase politikoa aldarrikatzen» du Bilduk: «Horrela ulertzen dira onartu diren hainbat erabaki, soldata eta batzorde».

Batzorde informatiboak.
- Koordinazio Batzordea. Gaiak: Barne Araudia eta Pertsonala (batzordeburua: Eider Illarramendi); Ogasuna eta Finantzak (batzordeburua: Iñaki Eizagirre); Herritarren Partaidetza eta Agenda 21 (batzordeburua: Jabier Etxaburu); Udaltzaingoa eta Herritarren Arreta (batzordeburua: Jabier Etxaburu). Batzordekideak: lau Bilduk, bi EAJk, bat PSE-EEk, bat Aralar-EB Berdeak eta bat PPk.
- Kultura Ereduaren Batzordea. Gaiak: Euskara (batzordeburua: Gari Berasaluze); Kultura (batzordeburua: Gari Berasaluze); Jaiak (batzordeburua: Gari Berasaluze)eta Hezkuntza (batzordeburua: Karmele Alberdi). Batzordekideak: lau Bilduk, bi EAJk, bat PSE-EEk, bat Aralar-EB Berdeak eta bat PPk.
-Jendarte Politikaren Batzordea. Gaiak: Jendarte Zerbitzuak eta Osasuna (batzordeburua: Ane Eizmendi); Parekidetasuna (batzordeburua: Ane Eizmendi); Etorkinak (batzordeburua: Ane Eizmendi); Haurrak (batzordeburua: Ane Eizmendi); Gazteak (batzordeburua: Ane Eizmendi); Adinekoak (batzordeburua: Karmele Alberdi); Mahai Soziala (batzordeburua: Mikel Goenaga)eta Herrien Arteko Elkartasuna eta Kooperazioa (batzordeburua: Gari Berasaluze). Batzordekideak: lau Bilduk, bi EAJk, bat PSE-EEk, bat Aralar-EB Berdeak eta bat PPk.
- Udalerri Ereduaren eta Lurralde Antolaketaren Batzordea. Gaiak: Hirigintza (batzordeburua: Iñaki Eizagirre); Ingurumena (batzordeburua: Alizia Osa); Herrilanak, Proiektuak, Azpiegiturak eta Zerbitzuak (batzordeburua: Mikel Goenaga); Mugikortasuna (batzordeburua: Mikel Goenaga); Industria eta Nekazaritza (batzordeburua: Mikel Goenaga)eta Merkataritza eta Ostalaritza (batzordeburua: Karmele Alberdi). Batzordekideak: lau Bilduk, bi EAJk, bat PSE-EEk, bat Aralar-EB Berdeak eta bat PPk.
- Kontuen Batzorde Berezia. Batzordekideak: lau Bilduk, bi EAJk, bat PSE-EEk, bat Aralar-EB Berdeak eta bat PPk.
pAlkateordeak. Lehenengo alkateordea Eider Illarramendi, bigarrengoa Jabier Etxaburu eta hirugarrengoa Karmele Alberdi.
pUdalbatzako ordezkariak kide anitzeko organoetarako.
- Zarauzko Kirol Patronatua erakunde autonomoa. Kideak: bat Bilduk, bat EAJk, bat PSE-EEk, bat Aralar-EB Berdeak eta bat PPk.
- Zarauzko Turismo Bulegoa erakunde autonomoa. Kideak: bat Bilduk, bat EAJk, bat PSE-EEk, bat Aralar-EB Berdeak eta bat PPk.
- Zarautz Lur S.A. Kideak: lau Bilduk, bi EAJk, bat PSE-EEk, bat Aralar-EB Berdeak eta bat PPk.
- Zarauzko Industrialdea S.A. Presidentea: Juan Luis Illarramendi eta kidea Iñaki Eizagirre.
- Haurreskolak Partzuergoa. Ordezkaria Karmele Alberdi.
- Eskola Kontseiluak. Udal Eskola Kontseiluko, Orokietako, Lizardi Institutuko, HHIko eta Monte Albertia BHIko
ordezkaria izango da Karmele Alberdi.
- Zarautz Hileta Zerbitzuak S.A. Ordezkaria Mikel Goenaga.
- Gurutze Gorriko Batzordea. Ordezkaria Ane Eizmendi.
- Artezaleak elkartearen Zuzendartitza Batzordea. Ordezkariak Gari Berasaluze eta Karmele Alberdi izango dira.
- Urola Kosta Elkarteko Zuzendaritza Batzordea. Ordezkariak Jabier Etxaburu, Karmele Alberdi, Iñaki Eizagirre, EAJko zinegotzi bat eta PSE-EEko zinegotzi bat izango dira.
- Urkome. Ordezkaria Alizia Osa.
- Gipuzkoako Ur Partzuergoa. Ordezkaria Jabier Etxaburu.
- Kutxa. Ordezkaria Juan Luis Illarramendi.
- Pagoetako Parke Naturalaren Patronatua. Ordezkaria Alizia Osa.
Ordezkaria Iñaki Eizagirre.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide