Espainiako Arraun Federazioko 23 urtez azpiko arraunlariak prest dira Amsterdamen, uztailaren 20tik 24ra bitartean jokatuko den Munduko Txapelketan parte hartzeko eta tartean da Orio Arraunketa Elkarteko Imanol Garmendia arraunlaria ere.
Gizonezkoen pisu arineko lauko skullean arituko da Ander Zabala, Iago Izquierdo eta Jaime de Haz arraunlariekin batera.
Munduko Txapelketa prestatzeko Sevillan bilduta izan dira arraunlariak eta entrenamenduak egin dituzte David Cifuentes, Francisco Sarabia, Juan Luis Aguirre, Jacobo Castiñeira eta Daniel Rodriguezekin.
Arraunlariak iazko emaitzak berdintzen edo hobetzen ahaleginduko dira eta kontuan hartu behar da aurrekoan 23 urtez azpiko taldeak orotara bi bosgarren postu eskuratu zituela.
Garmendia ere taldeari ahalik eta indar gehien ematen saiatuko da eta ahal bada emaitza ona lortzen.