Kultur Mahaiak ostiraletik kudeatuko du Sanagustin osatua, "Jose Mari Bastida proiektua salaketekin geratzen saiatu den arren"

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2011ko uztailaren 19a

20:00etan izango da ekitaldi irekia, mokaduarekin

Mahaiko Talde Eragileak dioenez, "Bastidak kultur proiektu hau judizializatuz geratu nahi izan du; herriko kultur taldeei errespeturik ez die erakutsi"

20:00etan izango da ekitaldi irekia, mokaduarekin Mahaiko Talde Eragileak dioenez, "Bastidak kultur proiektu hau judizializatuz geratu nahi izan du; herriko kultur taldeei errespeturik ez die erakutsi". Etzitik aurrera Azpeitiko Kultur Mahaiak kudeatuko du iazko abenduaren 11ean zabaldutako Sanagustin Kulturgunea. Udalaren eta Kultur Mahaiaren arteko elkarlanari esker ireki zuten kulturgunea, eta ordutik ekitaldietako soilik zabaldu ditu ateak. Ostiraletatik aurrera, ordea, egunero egongo da zabalik, lanak bukatuta, Sanagustin kulturgune osatua. Izan ere, kultura eta ostalaritza uztartuko ditu etzitik aurrera. 20:00etan izango da irekiera, ekitaldi labur batez eta mokadutxoaz lagunduta. Kultur Mahaiak herritar oro gonbidatu du. Sanagustin Kulturgune osatuaren irekiera «arriskuan» izan dela adierazi du Kultur Mahaiako Talde Eragileak. Izan ere, Jose Mari Bastida Azpeitiko alkate ohiak bi salaketa jarri ditu proiektua «geratzeko» asmoz. Lehen salaketa obrei buruzkoa izan da. Apirilean eta maiatzean «Sanagustineko proiektua atal teknikoan impasse egoeran egon zen udaletxean, eta ekaina hasieran heldu zion Udalak gaiari», adierazi dute. Kultur Mahaiak uztaila amaierarako ostalaritza zerbitzudun Sanagustin ireki nahi zuen. Hori hala, «eta lanetarako azken-azkeneko baimena ez zuen arren, Udala tramitetan zen duela aste batzuetatik Gipuzkoako Foru Aldundian, eta bazeukan Aldundiaren balekoa, baina sinadura falta zen (sinatzailea jai egunetan zelako)». Talde Eragileak esan duenez, «lanekin segitzeko nahikoa izaten da hori. Ohiko prozedura da udaletan-eta, han eta hemen kontrastatu dugunez. Baina Bastidak salaketa jarri zuen, eta egun batzuez obra geratu egin behar izan zen». Udalak lortua du falta zen sinadura hori. Bastidaren beste salaketa ostalaritzako 25 metroko distantziaren udal ordenantzari buruzkoa izan da. «Ez dela betetzen dio salaketak». Udalak maiatzaren 5eko plenoan erabaki baten bidez erantzun zion hari, esanez Sanagustin udal eraikina dela, eta «udal intereseko proiektua» dela. Hala ere, Bastidak EAEko Auzitegi Nagusira jo zuen. Konpontzeko ahaleginak Kultur Mahaiko Talde Eragileak lehen helegitearen berri izan zuenean, bi ordezkari Bastidarekin bildu ziren, maiatzaren 5ean, Loiolan. «Bastidaren azalpenak entzun ondoren, Sanagustin osatuaren informazioa eman zioten hari, Kultur Mahaian proiektuaz egindako prozesua azaldu, Udalak 1998tik Sanagustinen gain egindako lana aitortu, eta elkarrekin berriro egoteko eskatu zioten. Bastidak, ‘EAJko juntakoekin’ egon nahi zuela adierazi zien», diote Talde Eragilekoek. Talde Eragileak diskrezioari eutsi eta gaia ez zabaltzea erabaki zuen, «Bastidarekin hitz eginda eta gauzak azalduta konpontzeko» asmoz. Ordutik telefonoz eta kalean saiakera ugari egin dute Bastidarekin hitz egiteko, baina, «ihesean bezala» ibili dela diote. «Egongo ginela esaten zigun beti». «Elkarrekin berriz egon gabe», uztailaren 7an izan zuen Talde Eragileak salaketa baten berri, eta uztailaren 11an bestearen berri. «Errespeturik ez» Bastidaren gaia judizializatzeko jokabidea gaitzetsi du Kultur Mahaiko Talde Eragileak: «Eskubidea du salaketak sartzeko, baina Azpeitiko kultur taldeen proiektu bati errespeturik ez dio erakutsi, eta aitormenik ere ez taldeei». Kultur Mahaiko Talde Eragileak dioenez, Bastidak Loiolako elkarrizketan aitortu zien legedi argudioak «aitzakia» bezala erabiliko zituela Sanagustineko proiektuaren aurka joateko. «Egitasmo hori geratzera zihoala esan zieten», adierazi dute. «Iazko azaroan hasi ginen prozesuarekin», azaldu dute. «Pauso denak segitu dira, azalpen denak eman dira, dokumentazioa, ekarpenak jaso, Kultur Mahaiko bilerak, aktak, batzarrak eta bozketak. Ondorioz, herriko kultur mugimenduaren bilguneak hartutako erabakia izan da. Horrez gain, Udalak bere prozedura bete du (plenoak, bozketak, deialdi publikoa, adjudikazioa...), eta teknikoki posible izan da obra egitea. Baina Bastidak kultur proiektu hau judizializatuz geratu nahi izan du». Talde Eragilearen ustez, Bastidak ‘EAJko junta’ aipatu duenez, «gaia noraino iritsi den ikusita, EAJko herri batzordeak zerbait esan beharko luke». Dinamika eta autonomia Abenduan zabaldu zuten Sanagustin Kulturgunea. Baina azpiegitura erabilgarriagoa egin eta «uneoroko dinamika» bultzatu nahian, Kultur Mahaiak Sanagustin kudeatzeko lehiaketa zabal zezan eskatu zion Udalari. Martxoaren 7an abiatu zuten lehiaketa, eta herriko kultur bilgunearen proiektuak irabazi zuen. Gainera, proiektua aztertu zuen batzorde teknikoak proposamenaren «balorazio oso ona» egin zuen. Sanagustin Kulturgune osatua izatea zen proposamean, kultur eta ostalaritza eskaintza bateratua. «Sanagustinek egitarau aberatsa izateko ezinbestekoa da diru iturri propio garrantzitsua edukitzea», Kultur Mahaiko kideen ustez. «Eta, horretarako, ostalaritza zerbitzua behar da». Udalak hala finkatu zuen deialdi publikoan ere. «Azken finean, eskaintza osoa eman nahi da, betiere kultura ardatz dela», adierazi dute Kultur Mahaiko kideek. Sanagustin Kulturgunea «Azpeitiko kultur arloa gehiago indartzeko proiektu handia» dela adierazi du Kultur Mahaiak: «Erronka handia da, baina baita proiektua ere». Kooperatibaren kudeaketa Kultur Mahaiak kooperatiba sortu du Sanagustin Kulturgunea kudeatzeko, eta zortzi langile finko izango ditu. Horrez gain, beharraren arabera langile laguntzaileak izango dira bertan lanean. Horiek guztiak kontratatzeko lanpostu deialdiak egin dituzte Kultur Mahaian eta herrian. Kooperatibak eraikinaren inguruko kontratua sinatua du Udalarekin, eta kulturgunearen funtzionamenduari buruzko hitzarmena proposatua dio Udalari —kooperatibak, Udalak eta Kultur Mahaiak Jarraipen Batzordea eratzeko asmoa barne—. Bilgune erreferentziala Sanagustin Kulturguneak «uneoroko bilgune erreferentziala izan nahi du». Hori du helburu eskaintza osatuak, kultur programazioa eta ostalaritza bateratzen dituenak. «Ahalmen ekonomikoaren bidez, kultur ahalmena lortu eta programazio aberatsa osatzea sa helburua». Hala, balizko diru irabaziak kulturara bideratuko ditu beti Kultur Mahaiak. Kulturgunea «eremu dinamikoa, parte-hartzailea, zabala eta herriko talde eta sortzaile berrien plaza» izan dadin nahi dute. «Eta kultur plaza ez ezik, aisiaren eta euskararen gunea ere» izango dela adierazi dute Kultur Mahai

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide