Banatu dituzte Orio Loretan lehiaketako sariak. Beren etxeetako kanpo aldeak ez ezik herria ere ahalik eta apainen izaten ahalegintzen diren oriotarren lana saritzen du lehiaketa honek. Zazpigarren aldia da aurtengoa eta azken bi edizioetan lehiaketarako ez da izenik eman beharrik izan. Horrela, antolatzaileek, parte hartzea zabaldu nahi izan dute, azken finean lehiaketaren helburua herria apaintzen laguntzen dutenei pizgarri bat ematea eta ilusioa sortzea delako.
Herriko kaleetan barrena balkoietako loreei begira Marijose Gonzalez; Ekiñe Saizar, Bilduko zinegotzia; Amaia Usandizaga, Udal aparejadorea; Arantxa Aldaz, Muxutruk lore dendako jabea; eta Jone M. Esnal, Turismo Teknikaria ibili ondoren, erabaki dute sariak honako hauei ematea:
1. saria: Maria Josefa Oliden - 450 euro.
2. saria: Josefina Azkue - 300 euro.
3. saria: Elisabete Glez. de Txabarri 200 euro.
Aurten sei sariren ordez hiru banatu dituzte, baina diru kopurua bikoiztu egin dute. Diru sariaz gain, diploma eta landare bana banatu dizkiete irabazleei. Udaletik eskerrak eman nahi dizkiete Arantxa Aldaz Muxutruk loredendako jabeari eginbehar honetan egiten duen ekarpen garrantzitsuagatik eta bere laguntzagatik.