Boogie Van errenteriarrek (www.myspace.com/laboogievan) eta Mule donostiarrek kontzertua eskainiko dute ostiralean. Putzuzulo gaztetxean izango dira emanaldiak, 21:45ean. Kontzertuak amaitu ostean, dj emanaldia izango da, «aspertu arte edota eguzkiak egun on esan arte».