“Herritarrak politikaren ardatz bihurtzeko” Zarauzko Bilduk udala berrantolatuko du gaur

Zarauzko Hitza 2011ko uztailaren 18a

Honakoak izango dira gaur arratsaldeko  osoko bilkuran aztertu eta bozkatuko dituzten puntuak. Bilduk “antolaketa berria eta defizita murrizteko” proposatukoriko neurriak aztertuko dituzte. Udalaren berrantolaketa “Herritarrak dira gure politikaren ardatza”, dio Bilduk, eta haien arabera, hori izango da Udalaren antolaketa berrian islatuko dena: “Murrizketak egin behar izan ditugu, baina Udala berrantolatzeko lehentasuna herritarrak izan dira, herritarren zerbitzuak hobetzea, herritarrei zuzendutako politikak hobetzea eta partehartzea sustatzea”. Jakinarazi dutenez, berrikuntza nagusia Jendarte politika Batzordea sortzea da. Batzorde horren baitan, behar espezifikoei erantzuteko kontseilu eta azpibatzordeak sortuko dituzte, alorrez alor: ongizatea eta osasuna, gazteria, haurrak, adinekoak, parekidetasuna, migrazioa, elkartasuna eta mahai soziala. Kontseilu eta azpibatzorde horiek herritarrei irekita egongo dira. “Zentzu horretan herritarrek kontseilu horietan parte hartze zuzena eta aktiboa izatea eskatzen diegu, herritarron esku-hartzea bermatu eta boterea banatzeko beharrezkoa ikusten dugulako”, nabarmendu dute. Jendarte Politikaren sailaren arduraduna Ane Eizmendi izango da. Kulturak ere batzorde propio bat izango du, euskara, kultura politika, hezkuntza eta kirola hartuko dituena. Batzorde horren arduraduna Gari Berasaluze izango da. Hirugarren Batzordea Herri eredua eta lurralde antolaketarena izango da eta bertan landuko dira hirigintza; ingurumena; herrilanak, azpiegitura eta zerbitzuak; mugikortasuna; turismoa; nekazaritza eta industria; eta merkataritza/ostalaritza. Batzorde horren buru Mikel Goenaga izango da. Azkenik, Udalaren Koordinazio batzordea antolatuko da, Udal [...]

Honakoak izango dira gaur arratsaldeko  osoko bilkuran aztertu eta bozkatuko dituzten puntuak. Bilduk “antolaketa berria eta defizita murrizteko” proposatukoriko neurriak aztertuko dituzte.

Udalaren berrantolaketa

“Herritarrak dira gure politikaren ardatza”, dio Bilduk, eta haien arabera, hori izango da Udalaren antolaketa berrian islatuko dena: “Murrizketak egin behar izan ditugu, baina Udala berrantolatzeko lehentasuna herritarrak izan dira, herritarren zerbitzuak hobetzea, herritarrei zuzendutako politikak hobetzea eta partehartzea sustatzea”.
Jakinarazi dutenez, berrikuntza nagusia Jendarte politika Batzordea sortzea da. Batzorde horren baitan, behar espezifikoei erantzuteko kontseilu eta azpibatzordeak sortuko dituzte, alorrez alor: ongizatea eta osasuna, gazteria, haurrak, adinekoak, parekidetasuna, migrazioa, elkartasuna eta mahai soziala. Kontseilu eta azpibatzorde horiek herritarrei irekita egongo dira. “Zentzu horretan herritarrek kontseilu horietan parte hartze zuzena eta aktiboa izatea eskatzen diegu, herritarron esku-hartzea bermatu eta boterea banatzeko beharrezkoa ikusten dugulako”, nabarmendu dute. Jendarte Politikaren sailaren arduraduna Ane Eizmendi izango da.

Kulturak ere batzorde propio bat izango du, euskara, kultura politika, hezkuntza eta kirola hartuko dituena. Batzorde horren arduraduna Gari Berasaluze izango da.

Hirugarren Batzordea Herri eredua eta lurralde antolaketarena izango da eta bertan landuko dira hirigintza; ingurumena; herrilanak, azpiegitura eta zerbitzuak; mugikortasuna; turismoa; nekazaritza eta industria; eta merkataritza/ostalaritza. Batzorde horren buru Mikel Goenaga izango da.

Azkenik, Udalaren Koordinazio batzordea antolatuko da, Udal langileak, barne araudia, herritarren arreta, udaltzaingoa, partaidetza, ogasuna eta finantzak landuko dituena. Batzorde horren arduraduna Juan Luis Illarramendi izango da.
“Berrantolaketa honekin funtzionamendua hobetzea lortu nahi dugu, Udalaren norabidea aldatzea, defizita murriztea eta beharrezkoak ez diren gastuak deuseztea”, azaldu dute.
Alderdi guztiei gonbita

Bilduk alderdi guztiei luzatu die Gobernu Batzordean parte hartzeko gonbidapena: “Gobernu Batzordean ahalik eta herritarren ordezkaritza zabalena izatea guretzat erabat garrantzitsua da, Zarautz herri konplexua delako, eta erabaki organoetan konplexutasun hori adierazi egin behar delako”. Bilduk “herritar guztiak izango ditu gogoan erabakiak hartzerakoan, eta oposizio aktibo eta eraikitzaile batek konplexutasun hori ulertzen erraztuko” diola nabarmendu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide