Zarauzko Landare Berezien II. Azoka egingo dute bihar. Lege Zaharren Enparantzan landare bereziak hazten eta ugaltzen dituzten ekoizleak izango dira goizean zehar.
Askotariko landareak
Mota askotako landareak izango dira Udaletxe parean. Landare bereziez gain, kaktusak, barazki eta landare ekologikoak, sukaldaritzarako eta usaindun landareak izango dira bertan; halaber, zuhaiska apaingarriak eta garaiko landareak ere izango dira, 09:00etatik 14:00etara bitartean.