Santio-Santa Ana jaietako herri-afarirako txartelak salgai jarri dituzte

Zestoako Hitza 2011ko uztailaren 15a

Datorren asteburuan Santio-Santa Ana jaiak ospatuko dituzte Arroa Goian eta herri afarirako txartelak salgai jarri dituzte jada ohiko lekuetan. Uztailaren 23an, larunbatean izango da afaria, 21:00etatik aurrera eta Joxe Agirre Oranda eta Joxe Ramon Ak...

Datorren asteburuan Santio-Santa Ana jaiak ospatuko dituzte Arroa Goian eta herri afarirako txartelak salgai jarri dituzte jada ohiko lekuetan. Uztailaren 23an, larunbatean izango da afaria, 21:00etatik aurrera eta Joxe Agirre Oranda eta Joxe Ramon Akulu bertsolariek eta trikitilariek girotuko dute afaria eta afalostea.
Txartelak uztailaren 21a bitartean egongo dira salgai. 18 urte bitartekok 12 euro ordaindu beharko dituzte eta 18tik gorakoek, berriz, 22 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide