Orioko 57 arrantzale erretiratu omenduko dituzte Karmen Egunean

Karkara.eus 2011ko uztailaren 15a

Urtero egiten dute ekitaldia da Donostian

Karmengo Ama da arrantzaleen babesle eta haren omenez ez ezik erretiratutako arrantzaleen omenez ekitaldia egingo dute uztailaren 16an, larunbatean, Donostian. Aurten 84. urtez Gipuzkoako Arrantzale Zaharren ...

Urtero egiten dute ekitaldia da Donostian

Karmengo Ama da arrantzaleen babesle eta haren omenez ez ezik erretiratutako arrantzaleen omenez ekitaldia egingo dute uztailaren 16an, larunbatean, Donostian. Aurten 84. urtez Gipuzkoako Arrantzale Zaharren Omenaldi Eguna egingo dute eta baxurako arrantzan aritutako 70 urtetik gorako 360 arrantzale gipuzkoar omenduko dituzte, horien artean 57 oriotarrak (Donostiako ekitaldian 18 izango dira).

Arrantzale horiek egindako lana nabarmentzea da omenaldi honen helburua. Mendeetan zehar beraien jarduera egiteko moduei esker, gaur egun, zailtasun guztien gainetik, baxurako arrantzak bizirik dirau, diote omenaldiaren antolatzaileek. Baxurako arrantzaren gremioa, urteetan zehar belaunaldiz belaunaldi aitak semeari transmititua izan da. Orain dela oso gutxira arte talde guztiz euskalduna osatzen zuten, guztiak beraien artean ezagutzen ziren,  Gipuzkoa eta Euskal Herriko bizimodu eta historian hain garrantzi handikoa izan den arrantzale familia handi hau osatu dute.

Modu honetan omenaldi xume bezain hunkigarria egin nahi diete Gipuzkoako itsasertz guztiko adineko arrantzaleei, ikusten baita Gipuzkoako gizarteak beraiei zor diela itsasoko lana kontaezinezko sakrifizioak jasanez gutxi baloratzen den gizarteko lan gogor batean aritu baitziren.

Probintzi bateko ogibide edo gremio bereko erretiratuak urtero biltzen dituen ekitaldia da eta urtetan zehar itsasontzi berean nahiz beste batean hainbeste lan ordutan elkarrekin ibilitako aspaldiko lagunekin berriro biltzea berezia da oso.

Kantari, dantzari, bertsolari… ez da faltako omenaldian eta bazkaria ere egingo dute.

  • 11:15 Donostiako Udaleko harrera, Antzoki Zaharrean. Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Donostiako Alkatea, Eusko Jaurlaritzako Arrantza Kontseilariordea, Gipuzkoako Kutxa eta Gipuzkoako Arrantzale Kofradien Lehenda karia izango dira ekitaldian.
  • 12:15 Meza. Kaiko San Pedro Elizan. Bertsolariak eta dantzariak.
  • 13,00  Omenaldia. Mezatatik irtetean, dantzariek agurra dantzatu eta arkua egingo dute.
  • 13,30  Kresala euskal dantza taldea, Gaztelubide elkarteko plazatxoan.
  • 14,00  Bazkaria,  Gaztelubide eta Aitzaki elkarteetan. Bertsolariak eta Gaztelubideko abesbatza.
Lana gogor egin dute eta horrek merezi du saririk, beraz, opariak jasoko dituzte. Itsasoak ilusioz eramango ditu Donostiara eta nekez ahaztuko duten oroitzapen politarekin bueltatuko dira arrantzale izandakoak Oriora.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide