Antton Mari Peña Joaristi arraunlari ohia hil da

Karkara.eus 2011ko uztailaren 15a

Goi mailan aritu zen urteetan lorpen handiak egin zituen

Orio Arraunketa Elkarteak berri tristea jaso du eta bide batez baita guri helarazi ere. Antton Mari Peña Joaristi hil da gaixotasun batek jota. Peña Orioko 1970eko zortziko eta traineru ikusg...

Goi mailan aritu zen urteetan lorpen handiak egin zituen

Orio Arraunketa Elkarteak berri tristea jaso du eta bide batez baita guri helarazi ere. Antton Mari Peña Joaristi hil da gaixotasun batek jota. Peña Orioko 1970eko zortziko eta traineru ikusgarri hartako arraunlari izan zen eta elkartetik jakinarazi digutenez, sekulako indarra izanik gaitasun horregatik zen ezagun. Arrantzan ibiltzen zen Afrikan, beraz, traineruan, goi mailan bi urte egin zituen (1970-1973), baina tarte horretan lorpen handiak egin zituen bera partaide zuten ontziek: Kontxako bandera, Espainiakoa, Gipuzkoakoa eta arraunketa olinpikoan hiru urrezko domina.

Orio Arraunketa Elkartetik doluminak eman nahi dizkiete Antton Mari Peñaren senitartekoei.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide