Euskal Herriko gatazkari buruzko dokumental bat emango dute gaztetxean astelehenean, uztailaren 18an, 19:00etan, baliabide pedagogiko eta analisirako lanabes bezala, nazioarteko bitartekariek munduko gatazketan, Euskal Herrikoan barne, izan duten papera ulertzeko.
Euri lehorra. Nazioarteko erraztaileak Euskal Herrian dokumentala Gorka Espiauk zuzendu du, TV3 Kataluniako telebista kateak ekoiztu eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin itzulia izan da. Hegoafrikan, Ipar Irlandan eta Euskal Herrian grabatua izan da, eta Brian Currin, Rolf Meyer, Alec Reid eta Harold Good-en lekukotasunen bidez, herrialde horietako gatazketan beraiek egindako erraztaile lan garrantzitsua erakusten du. Currin eta Meyerren konponketaren gakoei hurbileko begiratua egiten die dokumentalak, ezberdintasunak alde batera utzita irakasgaiak ikusteko.
Interneten ikusgai dago katalunieraz baina gaztelaniazko bertsioaren eskubideak Lokarri erakundeak ditu eta haien bitartez ekarri dute dokumentala gaztetxera. Ikus-entzunekoaz gain, mahai ingurua ere izango da eta Xabier Letona Argiako zuzendariak bideratuko du.