Edukiontzi batek su hartu du gauerdian Zarautzeko Etxepare kalean (Ispila plaza inguruan), eta Ertzaintzaren arabera suak ondoan zeuden hiru autoak kaltetu baititu.
Sutea 00:25ean izan dela argitu du Ertzaintzak, eta sututakoaren ondoko edukiontzia ere kaltetu egin da. Polizia sutearen jatorria ikertzen ari da, baina iturri horren arabera, “oraingoz” ezin da zehaztu sua eragin egin duten ala istripua izan den.
Ertzaintzaren arabera, erretako edukiontziaren ondoan zegoen lehenengo autoari tulipa kaltetu zaio, eta bigarrenari kolpe-leungailuan eta hegalean eragin dio. Halaber, hirugarren ibilgailua belztuta geratu da sutearen ondorioz.
