1.800 medusa inguru jaso dituzte Zarauzko hondartzan

Zarauzko Hitza 2011ko uztailaren 15a

Atzo 1.800 Carabela Portuguesa marmoka inguru jaso zituzten sorosleek hondartzatik. Gaur, ordea, momentuz garbi dago. Josu Sorreluz sorosleen arduradunak adierazi duenez, “oraingoz ez dute marmoka bat bera ere jaso”. Atzo, berriz, “be...

Atzo 1.800 Carabela Portuguesa marmoka inguru jaso zituzten sorosleek hondartzatik. Gaur, ordea, momentuz garbi dago. Josu Sorreluz sorosleen arduradunak adierazi duenez, “oraingoz ez dute marmoka bat bera ere jaso”. Atzo, berriz, “bederatzi orduz medusak jaso eta jaso” jardun zuten. Hori dela eta, bandera gorria jarri eta bainua debekatu zuten hondartza guztian. “Hala ere, jendea bainatu egin zen, eta hori dela eta, asko eta asko artatu  behar izan genituen marmoken ziztaden ondorioz”.

Herenegun ere bildu zituzten marmokak, bostehun bat.

ARGAZKIA: Lorentxo Portularrume

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide