Galiziako XXVIII. Eguna ospatuko dute igandean

Zarauzko Hitza 2011ko uztailaren 14a

Iritsi da Galiziaren eguna, iritsi da olagarroa dastatzeko eta gaita soinuaz gozatzeko eguna. Igandean izango da galiziarren festa handia, eta egitarau bete-betea antolatu du Zarauzko Carballeira Jolas eta Kultur Elkarteak egun horretarako. Egun handia...

Iritsi da Galiziaren eguna, iritsi da olagarroa dastatzeko eta gaita soinuaz gozatzeko eguna. Igandean izango da galiziarren festa handia, eta egitarau bete-betea antolatu du Zarauzko Carballeira Jolas eta Kultur Elkarteak egun horretarako. Egun handia igandean izango bada ere, larunbatean ekingo diote ospakizunei. Izan ere, ikuskizun berezia antolatu dute gauerako. Duo Master taldeak emanaldi folklorikoa eskainiko du 23:00etatik aurrera Musika Plazan.
Igandean augeta edo goiz eresia egingo dute goizean goiz. Mezaren ostean, dantza saioak izango dira Iñurritzan, Iruñako Santiago Apostol, Masustegiko Grupo os Agarimos eta Zarauzko Carballeira kultura elkarteko kideen eta Mollarri dantza taldearen eskutik. Bazkalorduan, olagarroa, lakoia, okore gazta eta Ribero eta Albariño ardoa dastatuko dituzte bertaratzen direnek. Musika izango da gerora.

Egitaraua

Uztailak 16, etzi
23:00. Duo Master taldearen emanaldi folklorikoa, Musika Plazan.
Uztailak 17, igandea
10:30. Augeta, Iruñako Santiago Apostol, Masustegiko Grupo os Agarimos eta Zarauzko Carballeira kultura elkarteko kideen eskutik.
11:00. Meza San Pelaioko ermitan.
13:00. Dantza saioak Iruñako Santiago Apostol, Masustegiko Grupo os Agarimos eta Zarauzko Carballeira kultura elkarteko kideen eta Mollarri dantza taldearen eskutik.
Jarraian. Bazkaria egingo dute Galiziako produktuekin, Iñurritzako zelaian.
17:00. Musika eta dantza saioak Iruñako Santiago Apostal, Masustegiko Grupo os Agarimos eta Zarauzko Carballeira kultura elkarteko kideen  eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide