Getaria-Tolosa Gipuzkoako Txapeldun da

Urola Kostako Hitza 2011ko uztailaren 14a

Getaria-Tosola traineruak maila ezin onean dagoela erakutsi du beste behin ere, Emakumezkoen Gipuzkoako Txapelketa irabazi baitu. Atzo Donostian jokatu zuten Gipuzkoako Txapelketa gizonezkoek eta emakumezkoek, eta Zumaiako traineruak bigarren postua lo...

Getaria-Tosola traineruak maila ezin onean dagoela erakutsi du beste behin ere, Emakumezkoen Gipuzkoako Txapelketa irabazi baitu. Atzo Donostian jokatu zuten Gipuzkoako Txapelketa gizonezkoek eta emakumezkoek, eta Zumaiako traineruak bigarren postua lortu zuen bietan.
Emakumezkoetan, Getaria-Tolosak 17 segundoko aldea atera zion Zumaiako traineruari; bi tandetan jokatu zuten txapelketa emakumezkoek, eta Orio lehenengoan lehiatu zen Hondarribiaren aurka; tanda horretan irabazi bazuen ere, sailkapen orokorrean hirugarren postuan geratu da Orio, San Juanen atzetik.
Gizonezkoetan, berriz, Hondarribiak irabazi du txapelketa, eta Zumaiako trainerua 11 segundotara geratu da. Orio ere ondo ibili zen, eta bere tandan lenengo egin ondoren, sailkapenen orokorrean hirugarren egitea lortu zuen. Zarauzko trainerua, berriz, zazpigarren postuan geratu da, eta Getariak zortzigarren egin du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide