San Miguel Cracks del surf ‘reality show’ berria grabatuko dute Zarautzen

Zarauzko Hitza 2011ko uztailaren 14a

Antena 3 taldeko Nitro kate berriak eta San Miguelek  ‘San Miguel Cracks del surf’ reality showa sortu dute. Aritz Aranburu eta Ibon Amatriain surflarien gidaritzapean, surfa praktikatzen duten bost neska eta bost mutil  lau astez elkarbi...

Antena 3 taldeko Nitro kate berriak eta San Miguelek  ‘San Miguel Cracks del surf’ reality showa sortu dute. Aritz Aranburu eta Ibon Amatriain surflarien gidaritzapean, surfa praktikatzen duten bost neska eta bost mutil  lau astez elkarbiziko dira Zarautzen, eta surfaren inguruko hainbat ikastaro jasoko dute. Nitro kateak datorren urteko otsaila-martxo aldera emitituko du programa. Irabazleak surfarekin lotutako bere ametsa bete ahalko du.

Interesa dutenek, gaurtik aurrera antena3.com webgunean zintzilikatu beharko dute euren abileziak erakusten dituen bideo bana, ikusleen bozka lortze aldera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide