Zarauzko sorosleek medusaz beteta topatu dute hondartza gaur goizean, lanean hasi direnean. Garbiketa zerbitzuek mila baino gehiago jaso dituztela jakinarazi du Josu Sorreluzek, sorosleen arduradunak. “Marmokaz bete-beteta zegoen hondartza. Oraindik sorosleak ari gara medusak jasotzen, baita herritar batzuk ere”.
Atzo ere bildu zituzten marmokak, bostehun bat. Dena den, bi egunotan ez dutela marmokak heldu izateagatik inor artatu behar izan argitu dute sorosleek.