Zarauzko Udaleko Kultura sailak antolatu erakusketa berria antolatu du Torre Luzeako aretoan. Kasu honetan, Llodioko Jabier Herrero artistaren Interiors erakusketa izango da ikusgai bihartik aurrera. Margoak zein eskulturak osatzen dute erakusketa berezi hori, eta abuztuaren 21a bitartean bisitatu ahalko da. Interesa dutenek arratsaldez ikusi ahalko dute, egunero 18:30etik 20:30era .