Emilio Muñoz argazkilari bilbotarrak irabazi du Zumaiako Udalak eta Distira Argazki Elkarteak elkarlanean antolatutako XXIII. Argazki Lehiaketa. Aurten garraiobideen inguruko lanak aurkeztu behar izan dituzte parte-hartzaileek, eta Muñozek
izeneko irudiari esker jaso du lehen saria. Tren geltokian edo aireportu batean zain dagoen emakume baten zuri-beltzezko silueta ikus daiteke bertan. Saria joan den ostiral arratsaldean jaso zuen, Oxford erakusketa aretoan egindako ekitaldian.
Javier Pedro Fernandez berangoarraren Boatboys lanak jaso zuen bigarren saria, eta hirugarrena, berriz, Miquel Planells katalanaren
Wellcome, my love argazkiak. Zumaiar onenaren saria Peio Romatetentzat izan zen,
Krash-Bum-Ban lanagatik. Epaimahaia Txema Fernandez, Fermin Etxeberria eta Jesus Artola argazkiariek osatu zuten.
Lehiaketara aurkeztutako irudiekin erakusketa antolatu dute Oxford aretoan, hilaren 24ra arte. Astegunetan 18:30etik 20:30era izango da ikusgai; larunbatetan eta jai egunetan, berriz, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.