Gaur, 18:30ean, arrauneko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute Donostian, eta bertan, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako zenbait traineru lehiatuko dira. Lehenengo emakumezkoen txanda izango da, eta aurreneko tandan Orio arituko da, Hondarribiaren aurka. Ondoren, Zumaia Kiroljokoa eta Getaria-Tolosa arituko dira, San Juanekin batera.
Gizonezkoetan, lehenengo tandan getariarrak lehiatuko dira, Hibaikarekin batera; bigarrengoan, Zarautz eta Orio lehiatuko dira, Donostiarrarekin batera; azkenik, Zumaia Altuna y Uria, Hondarribia eta San Juan traineruen norgehiagoka izango da.