Gipuzkoako Txapelketan hartuko du gaur parte Zumaiak

Baleike 2011ko uztailaren 13a

Zumaiako bi ontziak Gipuzkoako txapelketan izango dira gaur Donostian, 18:30etik aurrera. Emakumezkoek ekingo diote lanari, bi txandetan banatuta: aurrenekoan Hondarribia eta Orio lehiatuko dira; bigarrenean, San Juan, Zumaia Kiroljokoa eta Getaria-Tol...

Zumaiako bi ontziak Gipuzkoako txapelketan izango dira gaur Donostian, 18:30etik aurrera. Emakumezkoek ekingo diote lanari, bi txandetan banatuta: aurrenekoan Hondarribia eta Orio lehiatuko dira; bigarrenean, San Juan, Zumaia Kiroljokoa eta Getaria-Tolosa. Gero hasiko dira gizonezkoak lanean. Hiru txanda jokatuko dituzte: lehenengoan, Hibaika eta Getaria ariko dira; bigarrengoan, Zarautz, Donostiarra eta Orio; eta hirugarrenean, San Pedro, Zumaia Altuna y Uria, Hondarribia eta San Juan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide