Uztailaren 12an, asteartean, arratsaldean hasiko da gaztetxeak eta Orioko pilota elkarteak antolatutako I. frontenis txapelketa. Irailera arte iraungo duten txapelketa hasteko bi partida izango dira, 20:00etan hasita, lehenengo jardunaldian.
Guztira 21 bikotek eman dute izena txapelketarako, beraz, gustura daude antolatzaileak. Bost bikoteko hiru talde izango dira eta bat seikoa. Lau talde horietatik sailkatuko diren zortzi bikoteek jokatuko dituzte final laurdenak, eta segidan etorriko dira final erdiak eta finalak. Txapelketa luzea izango da, beraz. Irailaren erdi aldean jokatuko dira finalak eta azkenera iritsi nahi dutenek gogor lan egin beharko dute, diote antolatzaileek parte hartzaileei zorte ona opatzeaz bat.
Asteartean hasi eta asteazkenean 19:00tan hasita hiru partida jokatuko dira eta ostiralean 18:00etan hasita lau.