Vicente Rubio zuzendariak bere historia pertsonala kontatzen du Solo dokumentalean, eskizofrenian erori zenetik berreskurapen prozesuan aurrera egiten duen arte. Agifes Elkarteak aurkeztuko du dokumentala, bihar asteazkena, Algorri Intepretazio Zentroan (18:30ean). Hemen ikus dezakezue dokumentalaren trailerra.