GSFk Itsas Arraunaldi irekia antolatu du estreinakoz larunbaterako

Zarauzko Hitza 2011ko uztailaren 12a

GSF Gipuzkoako Surf Federazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zumaiako Itzurun Surf Kirol Elkarteak, Getariako Gaztetape Surf Elkarteak, Gondolin Elkarteak, Itsasoko Gurutze Gorriak eta Zarauzko Surf Elkarteak lagunduta, Itsas  Arraunaldi Irekia antolat...

GSF Gipuzkoako Surf Federazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zumaiako Itzurun Surf Kirol Elkarteak, Getariako Gaztetape Surf Elkarteak, Gondolin Elkarteak, Itsasoko Gurutze Gorriak eta Zarauzko Surf Elkarteak lagunduta, Itsas  Arraunaldi Irekia antolatu du estreinakoz, larunbaterako.   Ekimenaren helburua kostaz gozatzea izango da, arraunean. Ez da, beraz, lasterketa izango.
Parte hartzea irekia izango da eta edozein erraminta erabili ahalko da. Interesa dutenek gsf@euskalsurf.com helbidera bidali beharko dute mezua, izen abizenak, adina, herria eta elkartea zehaztuta. Parte hartzea doakoa izango da.
Mokadutxoa Zarautzen
Zumaia eta Zarautz artean izango da ibilaldia. Harrera Zumaiako Santiago hondartzan izango da, 09:00etan. 09:30ean irtengo dira Santiagotik eta 11:00etan Getariako Malkorbe hondartzatik. 12:00-12:30 bitartean Zarauzko Surf Elkartera iritsiko dira parte-hartzaileak. Ibilaldiari amaiera borobila emateko, mokadutxoa eskainiko dute bertan, 13:00ak aldera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide