Kirolarien elikadura egokia hizpide, bihar

Zarauzko Hitza 2011ko uztailaren 12a

Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatuta, kirolarien elikadura egokiari buruzko hitzaldia izango da bihar, 20:00etan. Martxel Aizpuruak eskainiko du elkartearen egoitzan (Santa Marina, 2). Bertan, karbohidrato eta proteinen garrantzia nabarmenduko du Aiz...

Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatuta, kirolarien elikadura egokiari buruzko hitzaldia izango da bihar, 20:00etan. Martxel Aizpuruak eskainiko du elkartearen egoitzan (Santa Marina, 2). Bertan, karbohidrato eta proteinen garrantzia nabarmenduko du Aizpuruak: zer diren, haien sorrera eta pilaketa gorputzean, digestioa eta kontsumoa, besteak beste. Herritar oro gonbidatuta dago bertaratzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide