Espainiako Outriggers Txapelketan izan dira Orio Arraunketa Elkarteko 12 ontzi ostiraletik igandera bitartean eta horietatik zazpi baita finalerako sailkatu ere. Aipagarriena, ordea, Edorta De Antak Skiff Arraunketa Egokituan lortutako garaipena.
Hauek dira Orioko ontzien emaitzak:
- A finala
- Skull bikoitzean infantil mutilak seigarren
- Lauko Skullean infantil mutilak seigarren
- Skull bikoitzean kadete neskak laugarren
- Skiff arraunketa egokituan Edorta De Anta txapeldun
- B finala
- Lauko skullean infantil neskak hirugarren, beraz, guztira bederatzigarren
- Lemazain gabeko laukoan kadete mutilak bigarren, beraz, guztira zortzigarren
- Lemazain gabeko bikoan kadete mutilak bosgarren, beraz, guztira hamaikagarren
San Miguel liga Moañan
TKEko bi estropadak Moañan, Galizian, jokatu dira asteburuan. Mar de Moaña bandera jokoan zela lehenengo txandan hirugarren izan zen Orio 19:46.68ko denborarekin, eta bukaeran Mikel Portularrume Paorra eta Miguel Angel Miralles arraunlari dituen Urdaibai irabazlearengandik 23 segundo eta 14 ehunenekora 11. postuan geratu zen bai estropadako sailkapenean baita sailkapen orokorrean ere.
Opirata.com bandera jokatu zuten igandean eta bere txandan hirugarren izan bazen ere, bukaeran zortzigarren egin zuen. 19:47.86ko denbora egin zuen Mikel Orbañanos eta Asier eta Gorka Puertasen Hondarribiko traineru irabazlearengandik 25 segundo eta 96 ehunenekora.
Sailkapen orokorrean 11. tokian dago Orio 14 punturekin eta Astillero da lehenengo 40rekin. Hurrengo jardunaldiak uztailaren 16 eta 17an izango dituzte Pedreñan eta Santanderren hurrenez hurren.
Neskak Zumaian
Euskotren ligako bigarren jardunaldia izan zuen emakumezkoen traineruak Zumaian. Estropada eremu berria estreinatuko eta laugarren izan ziren oriotarrak 11:04.98ko denborarekin. Getaria-Tolosak irabazi zuen eta Oriori 25 segundo eta 85 ehuneneko atera zizkion.
Bestalde, KAE 1eko estropadarik ez da izan aste bukaeran, baina gogoratu hurrengoa Orion izango dutela uztailaren 16an.