Aitor Osak eta Ana Condek irabazi dute III. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa

Baleike 2011ko uztailaren 10a

Aitor Osa, Talaimendin gora. Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea / Distira Argazki Elkartea

Aitor Osak, Walter Becerrak eta Luis Alberto Hernandok osatu dute gizonezkoen podiuma. Emakumezkoetan, Ana Conde, Nuria Dominguez eta Montserrat Vazquez izan dir...

aitorosa
Aitor Osa, Talaimendin gora. Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea / Distira Argazki Elkartea

Aitor Osak, Walter Becerrak eta Luis Alberto Hernandok osatu dute gizonezkoen podiuma. Emakumezkoetan, Ana Conde, Nuria Dominguez eta Montserrat Vazquez izan dira hiru onenak. Zumaiarren artean, Leire Atxutegi laugarren izan da emakumezkoetan, eta Pedro Etxeberria hamaseigarren gizonezkoetan. Ibilbide luzeagoa eta gogorragoaz gain, euriak bideak lokaztu dituen arren, 431 korrikalari izan dira ibilbidea amaitzeko gai. Lasterketa abiatu aurretik, omenaldia jaso dute Josune Bereziartuk, Rikar Otegik eta Pako Iriondok.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide