Euriak bedeinkatutako sankristobalak

Urola Kostako Hitza 2011ko uztailaren 9a

Zestoa eta Zumaiako Narruondo auzoko biztanleek San Kristobal eguna ospatzeko aukerarik ez dute galdu, nahiz eta eguraldia lagun ez izan. Meza auzoko patroiaren irudi aurrean egin beharrean, karpapean egin behar izan dute. Ondoren, hamaiketakoaz gozatu dute bertaratu diren guztiek. Lagunartean eta giro ezin hobean, eta aterpean, festari aurpegi ona jarri diote bizilagunek. Gainera, kolore morea nagusitu dute, bai soinean bai etxebizitzeko balkoietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide