Kalerki jaialdiaren balorazio positiboa egin du Alprojak

Aritz Mutiozabal 2011ko uztailaren 9a

Alproja Kultur Taldea gustura agertu da Kalerki jaialdiak izan duen erantzunarekin. «Guztia oso ongi atera da, eta eskerrak eman behar dizkiogu jendeari, emanaldietan parte-hartzeagatik», nabarmendu du Alprojako kide Iraia Eliasek. Izan ere, ehunka ...

Alproja Kultur Taldea gustura agertu da Kalerki jaialdiak izan duen erantzunarekin. «Guztia oso ongi atera da, eta eskerrak eman behar dizkiogu jendeari, emanaldietan parte-hartzeagatik», nabarmendu du Alprojako kide Iraia Eliasek. Izan ere, ehunka lagunek jarraitu dute kale antzerki topaketa, asteburu osoan. «Larunbatean, esaterako, jendetza bildu genuen. Agian, aurreko urteetan baino gehiago. Egia esan, urtero ibiltzen da jendea, baina aurten, larunbatean behintzat, sekulakoa izan da. Tutatis Teatroren zaldiek Malekoia bete zuten arratsaldean, eta Markeliñek, Munoa plaza gauean», adierazi du Alprojako kideak. Oro har, ikusleek asko gozatu dute aurtengo eskaintzarekin.


Halako plaza baten aurrean, antzerki taldeak ere pozik geratu ziren. Zenbaitzuk  jendea gerturatuko ote zen kezkatuta egon ziren, baina saioari hasiera eman bezain pronto mamuak uxatu zitzaizkien. Alprojak, esatera, Bakhara lan berria erakutsi zuen: «Sua erabili behar geneuenez, beldur pixka bat geneukan, baina, azkenean, primeran atera zen. Gainera, maskaren erabilerarekin, kuriosoa geratu zen», dio Eliasek.

Programaziotik kanpo, Kukubiltxo taldeak ezkontza berezia antzeztu zuen Musika Plazan, ostiral iluntzean. «Ezusteko moduan ekarri genituenez, jendearen harrituta geratu zen». IMG_8018 IMG_8131 IMG_8147 IMG_8130 IMG_8131 IMG_8132 IMG_8133 IMG_8135 IMG_8136 IMG_8142 IMG_8150 IMG_8155 IMG_8159 IMG_8164 IMG_8170

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide