Larunbatean izango da hondartzako lehen zinema emanaldia

Karkara.eus 2011ko uztailaren 8a

Uztaila eta abuztuan barrena lau film izango dira guztira

Uda giroa, egunez ez ezik, gau partean ere berezia izango da hondartza inguruan. Izan ere, zinema emanaldiak izango dira uztailean eta abuztuan; guztira lau filma ikusteko aukera eskainiko du ...

Uztaila eta abuztuan barrena lau film izango dira guztira

Uda giroa, egunez ez ezik, gau partean ere berezia izango da hondartza inguruan. Izan ere, zinema emanaldiak izango dira uztailean eta abuztuan; guztira lau filma ikusteko aukera eskainiko du Udalak. Larunbatean, uztailaren 9an, izango da lehen emanaldia eta hurrengoak uztailaren 30ean eta abuztuaren 6an eta 13an. Honako filmak eskainiko dituzte:

  • Uztailak 9: Ponio, Hayao Mizayakiren animaziozko filma.
  • Uztailak 30: Alicia en el país de las maravillas (Tim Burton).
  • Abuztuak 6: Zigortzaileak. Arantza Ibarra eta Alfonso Arandiaren haurrentzako euskarazko filma.
  • Abuztuak 13: Avatar. James Cameronen fikziozko filma.

Zinema emanaldi guztiak 22:30ean izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide