Argazki irabazlea.
Aurtengo Zumaiako Argazki Lehiaketa Emilio Muñozek irabazi du,
Espera argazkiarekin. Bigarren saria Javier P. Fernandezek lortu du,
Boatboys lanarekin, eta hirugarren saria Miquel Planellsen
Wellcome, my love argazkiarentzat izan da. Zumaiar onenaren saria Peio Romatetek irabazi du,
Krash-Bum-Ban lanagatik. Sari banaketa gaur arratsaldean egingo da (19:30ean), Oxford erakusketa aretoan. Gaurtik aurrera lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai izango dira, hilaren 24ra arte. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era; larunbata eta jai egunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.