Eider Unanue txirrindulari zumaiarra kadete mailako Espainiako Txapelketan izango da datorren astean Caspen (Aragoian). Errepideko iraupeneko lasterketan parte hartuko du eta fin-fin jarraitu beharko du entrenatzen denboraldia luzatu egin beharko baitzaio, pistan ere Euskadiko selekzioko kide izango baita abuztuan Mallorkan jokatuko den txapelketetan.