San Joan festetako taldea “gustura” azaldu da aurtengo jaiak izan duten harrerarekin. Sanjoanetako ekintzetan giro “polita” sortu dela adierazi du, eta ekintza guztietan pertsona ugarik hartu dutela parte jakinarazi du.
Jaiak antolatzerako orduan auzotarrengandik, udalarengandik edota eragileengandik jaso duten “laguntasuna” eskertu du taldeak, eta azpimarratu du hurrengo urteetan ere festa horiekin “gozatzen” jarraitzeko desioa dutela.