Atzo abiarazi zuten Kalerki jaialdia hiru antzezlanen emanaldiarekin. Zarauzko Alproja Kultur Taldeak Bakhara izeneko lan berria aurkeztu zuen, 20:00etatik aurrera. Kale Nagusitik Musika Plazara eta Barren Plazara joan ostean, Lege Zaharren enparantzan biribildu zuten ikuskizuna. Bi talderen botere beharra eta borroka antzeztu zuten, gorputz-espresio handiz eta ukitu poetikoz. Azkenean, bi taldeko kideek botere gosea alboratu eta askatasuna bilatu zuten, agintearen tronua sutara botaz.
Gaur eta bihar ere hainbat kale ikuskizun eta antzezlan eskainiko dituzte. Taldeak eta ordutegiak kontsultatzeko klikatu gainean.