Bi bisita gidatu izango dira Orion asteburuan

Karkara.eus 2011ko uztailaren 7a

Orioko historia ezagutu ahal izango da itsasontzitik

Asteburu honetan bi bisita gidatu izango dira Orion. Larunbatean Orioko historiaren berri jaso nahi dutenek, 11:00etan abiatuta itsasontziz egindako ibilbidean izango dute horretarako aukera. Igand...

Orioko historia ezagutu ahal izango da itsasontzitik

Asteburu honetan bi bisita gidatu izango dira Orion. Larunbatean Orioko historiaren berri jaso nahi dutenek, 11:00etan abiatuta itsasontziz egindako ibilbidean izango dute horretarako aukera. Igandean, berriz, Oriotik Donostiarako bidaia egin ahal izango da itsasontziz 17:00etan hasita.

Orioko historia itsasontzian bizitzeko 45 minutuko bidaia izango da Orioko kirol portutik abiatuta. Bisitariek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta 12 urtetik beherakoek 7 euro. Ibaia eta itsasoa Orion bizibide eta ogibide izanik eta ibaitik dagoen herriaren ikuspegiari esker, iragan aberats hura deskubritu ahal izango da bidaian barrenako azalpenekin eta iraganaz ez ezik gaur egunera arteko herriaren historiaz ere hitz egingo dute gidariek.

Igandean Oriotik Donostiara joateko itsasontzia ere Orioko kirol portutik abiatuko da eta ordu eta erdiko bidaia izango da. Ordaindu beharrekoa, berriz, 15 euro eta 12 urtetik beherakoek 8 euro. Gaur egun, Orio eta Donostia inoiz baino hurbilago dauden arren, irteera honek bien arteko bidea beste ikuspegi batetik gozatzeko aukera emango die bisitariei. Izan ere,itsaslabarrez mugatutako kostalde ezezagun hau deskubrituko dute eta ibilaldiaren amaieran, Kontxako badiak eta Donostiako portuak eskainitako inguru lasaira, babesera iritsiko dira.

Bisita hauetakoren baten parte hartu nahi izanez gero, Orioko Turismo Bulegora deitu behar da: 943 83 55 65.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide