EAJk hartu du Aiako Udalean lau sailen ardura

Karkara.eus 2011ko uztailaren 6a

Orioko udalbatzarra uztailaren 7an, ostegunean izango da

Udalbatza berriak lehen batzarra egin zuen joan den astean eta batzorde berriez gain, bakoitzaren ardura hartuko duten zinegotziak izendatu zituzten. Izango da aldaketarik agintaldi honetan, iz...

Orioko udalbatzarra uztailaren 7an, ostegunean izango da

Udalbatza berriak lehen batzarra egin zuen joan den astean eta batzorde berriez gain, bakoitzaren ardura hartuko duten zinegotziak izendatu zituzten. Izango da aldaketarik agintaldi honetan, izan ere, zazpi batzorde izatetik lau izatera pasatuko dira Udalean, eta EAJk izango du guztien ardura:

  • Hezkuntza, Gaztedia eta Ongizatea: Maria Jesus Arruabarrena (EAJ)

  • Hirigintza, Berrikuntza eta Mugikortasuna: Igor Iturain (EAJ)

  • Kultura, Euskara eta Kirolak: Igor Iturain (EAJ)

  • Nekazaritza eta Turismoa: Igor Iturain (EAJ)

Gobernu Batzordea

EAJk izango du batzordeen ardura, baina Gobernu Batzordea EAJko lau ordezkarik Bilduko hiru zinegotzirekin osatuko dute eta batzordeetan landutako gaiak eta proposamenak Gobernu Batzordean erabakiko dira eta Bilduko ordezkariek bozkatzeko eta erabakitzeko aukera izango dute. Honako zinegotziek osatuko dute Gobernu Batzordea:

  • Igor Iturain (EAJ)

  • Maria Jesus Arruabarrena (EAJ)

  • Asier Ibarguren (EAJ)

  • Idoia Iribar (EAJ)

  • Aritz Arruti (Bildu)

  • Aitzpea Elgarresta (Bildu)

  • Asier Egaña (Bildu)

Orain artean bezala Igor Iturain izango da eta alkate ordeak, hurrenez hurren, Maria Jesus Arruabarrena eta Aritz Arruti. Udalbatza osatuko duten gainontzeko zinegotziak honakoak dira: Asier Ibarguren, Idoia Iribar, Arkaitz Iruretagoiena, Ander Arrillaga, Aitzpea Elgarresta, Asier Egaña, Amaia Guruzeta eta Mikel Zulaika.

Gainontzeko organoak

Beste organoen ardurak banatzean ere Igor Iturain alkateak eta bi organoren ardura Bilduko Aritz Arrutirekin partekatuko du:

  • Gipuzkoako Ur Partzuergoa: Igor Iturain

  • Mankomunitatea: Igor Iturain eta Aritz Arruti

  • Pagoetako Patronatua: Igor Iturain eta Asier Egaña

  • GPS Fundazioa: Igor Iturain

  • Urkome: Igor Iturain

  • Eudel: Igor Iturain

Soldatak

Alkatea izango da Udaleko liberatu bakarra, orain arte bezala eta ordainsariak mantendu egingo dituzte, proposamenak Bilduko zinegotzien ezezkoa jaso bazuen ere. Alkateak bere buruari UDALHITZ hitzarmeneko 21. maila izatea defendatu zuen, orain artekoa, hain zuzen ere, nahiz eta Eudel erakundeak udal herri maila honetako alkateentzat 25. maila aholkatu. Aritz Arrutik, Bilduren izenean eskatu zuen, egoera ekonomikoan oinarrituz, soldataren konjelazioa. Beraz, honakoak izango dira ordainsari guztiak:

  • Alkatea: 2.412 euro

  • Zinegotziak:

Alkateordea: 120 euro hileko

Besteak: 90 euro hileko

Bilerak: 24 euro bilerako

  • Alderdi politikoak:

Alderdiko: 144 euro hileko

Zinegotziko: 57,91 euro hileko

Sailen banaketa proposamena EAJren aldeko sei botorekin onartu zen, Bilduko bost zinegotziek aurka bozkatu baitzuten. Aritz Arrutik, Bilduk jasotako boto kopurua dela-eta, proporzionalitatea aldarrikatu zuen, bere ustez , soberan gelditzen direnak eskaini dizkiotelako Bilduri eta hori ez delako herritarren konfiantzaren ispilu. Alkateak azaldu zuen Etxebizitza eta Nekazaritzako Azpiegituren arloen ardura eskaini zaiela baina ez dutela hartu nahi izan. Horri erantzunez, Arrutik gaineratu zuen eginiko proposamenak onargarriak ez izanik, komisio ardurarik ez dutela izango. Bestalde, aho batez onartu zituzten Gobernu Batzordearen osaketari, gainontzeko organoen parte hartzaileei, alkate ordeen izendapenari eta zinegotzi eta alderdi politikoen diru-sariei zegozkien puntuak.

Orioko udalbatzarra

Orioko Udalean uztailaren 7an, ostegunean, egingo dute udalbatza eratu zenetik egiten duten lehen udalbatzarra. Udaletxean izango da 20:00etan eta esku artean izango dituzten gaiak dira: udalbatzarrak noiz egin, alkatearen liberazio eta ordainsariak,  batzorde informatzaile iraunkorren eraketa, Udalbatzako kideen erregimen ekonomikoa, Udalbatzako ordezkarien izendapena beste organoetan eta alkateorde, Gobernu Batzarkide eta Batzorde Informatzaile iraunkorren buruen izendapena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide