Bruño ahizpek helegitea aurkeztuko dute Auzitegi Gorenean

Urola Kostako Hitza 2011ko uztailaren 6a

Blanca eta Maribel Bruño ahizpek jakinarazi dute Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorraren gaineko helegitea aurkeztuko dutela Auzitegi Gorenean. Orioko enpresariek errugabeak direla berretsi dute, eta beste behin ere "justiziaren biktima" izan direla salatu dute. Halaber, Auzitegi Nazionalaren epaiak "sufrimendua eta ezinegona" sortu besterik ez duela egiten nabarmendu dute. Bruño ahizpek babesa eskaini dienei eskerrak eman dizkie, eta "justizia lortu arte" aurrera egingo dutela adierazi dute. Auzitegi Nazionalak urtebete eta hiru hilabeteko kartzela zigorra eta hiru urte eta sei hilabeteko erabateko inhabilitazioa ezarri zien Bruño ahizpei joan zen astean, 2003 eta 2006 urte bitartean ETAri 6.000 euro eman izanagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide