Gizonezko bat bere burua leihotik botatzen saiatu da duela minutu batzuk. Udaltzainek, ordea, heldu eta etxebizitza barrura sartzea lortu dute. Zelai Ondoko futbol zelaiaren parean gertatu da. Gizonezkoa hirugarren pisuko leihotik zintzilikatu da, gorputz erdia kanpoan zuela, hankak etxe aurrealdeko ertz batean jarrita. Minutu batzuren buruan gizonezkoa barrualdera tira eta leihoa itxi dute udaltzainek.