Aste honetan amaituko omen dituzte barrako dragatze lanak

Baleike 2011ko uztailaren 5a

Dragatze lanak Santiago hondartzaren aurrealdean, gaur goizean. Argazkia: Juan Luis Romatet

Jakin ahal izan dugunez, larunbaterako amaituko omen dituzte Portuen Zuzendaritzak aginduta Zumaiako barran egiten ari diren dragatze lanak. Gaur goizean...

draga
Dragatze lanak Santiago hondartzaren aurrealdean, gaur goizean. Argazkia: Juan Luis Romatet
Jakin ahal izan dugunez, larunbaterako amaituko omen dituzte Portuen Zuzendaritzak aginduta Zumaiako barran egiten ari diren dragatze lanak. Gaur goizean ere bi draga ari ziren lanean, txandaka. Ateratzen duten hondarra Mutrikuko hondartza berrira eramaten dute. Lan hauen ondorioz, Santiagoko hondartzako uraren kalitatea ez da bainurako aproposena eta bandera horia jarri behar izan dute egun askotan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide