Itxasmendiko Auzo Elkarteak mendi irteera antolatu du iganderako. Herrian zehar egingo dute ibilaldia, batetik inguruko toponimoa ezagutzeko. Jakinarazi dutenez, irteera haurrei zuzenduta egongo da, baina haien gurasoak ere bertan parte hartzera gonbidatu dituzte. Ibilaldian zehar edota amaieran hamaiketakoa egingo dute parte-hartzaileek. Hori dela eta, izena emateko eskatu diete interesa dutenei. Horretarako 619652918 telefonora deitu edota elkarteko postontzian mezua utzi beharko da, uztailaren 7a baino lehen.