III. Deba-Itziar triatloi proba irabazi zuen Iñigo Eizagirre (Codeam Zarautz Triatloi Elkartea) zarauztarrak, larunbat arratsaldean, 2:08:31ko denborarekin. Lehena izan zen uretatik irteten, eta bizikletako saioan lau laguneko taldetxo batek harrapatu bazuen ere, korrika ihes egin eta bakar-bakarrik helmugaratu zen. Proba irabaztearekin batera, distantzia olinpikoko Euskadiko txapeldun izan zen Eizagirre.