Julen Saldias eta Maria Mendibe irabazle triatloian

Karkara.eus 2011ko uztailaren 4a

Lehenengo oriotarrak Joxean Rodriguez eta Maite Uranga izan ziren.

Orioko Herri Ikastolak antolatuta 3. herri triatloia 

izan zen uztailaren 1ean. Herritarrek ez ezik kanpotarrek ere hartu zuten parte, baina oriotarrek ere erakutsi zuten kirole...

Lehenengo oriotarrak Joxean Rodriguez eta Maite Uranga izan ziren.

Orioko Herri Ikastolak antolatuta 3. herri triatloia  izan zen uztailaren 1ean. Herritarrek ez ezik kanpotarrek ere hartu zuten parte, baina oriotarrek ere erakutsi zuten kirolerako duten zaletasun eta grina.

Haur eta gaztetxoek egin zuten proba lehenengo eta txikienek 100 metro igerian egin ondoren, 2 kilometro egin zituzten bizikletaz eta 800 metro korrika. Bigarren txandakoek moilan abiatu eta ikastolara bitartean 200m igeri, 3km bizikletaz eta kilometro bat korrika egin zuten. Helduenek 300m igeri, 6km bizikletan eta 1800m korrika.

Eguraldi onarengatik-edo jende dezente gerturatu zen batik bat ikastola ingurura kirolariak ikustera ez ezik baita hauek animatzera ere. Helduen mailan baziren oriotarrak, triatloia lasterketa herrikoi gisa hartu eta ongi pasatzera joandakoak, baina lehen postuetarako ikusi zen lehiarik eta Codeam taldekoak izan ziren podiumean nagusi. Gizonezkoetan Julen Saldias izan zen lehenengo, Zigor Saizar ikastolako irakaslea bera bigarren eta hirugarren Imanol Ibarguren. Emakumezkoetan, berriz, lehen hiru postuak honako hauek eskuratu zituzten hurrenez hurren: Maria Mendibe, Begoña Urbitarte eta Maite Uranga. 

Triatloiko argazkiak eta sailkapenak ere ikusgai jarri ditugu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide