
Igandean egunsenti aldera herriko hainbat kontainer erreta agertu ziren, Zigordia kalean Modelo Zinema atarian, Gipuzkoa kalean Zarautz hotelaren parean eta Nafarroa kalean Batzokiaren kanpoan. Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, «oraingoz» ezin da zehaztu sua eragin egin zuten ala istripua izan zen. Kasua ikertzen ari dira.