Artezaleak elkarteak antolatuta, atzo egin zuten Zarauzko Aire Zabaleko XLVIII. Pintura Azkarra Lehiaketa. Guztira, 25 margolari aurkeztu ziren lehiaketara, eta Carlos Espiga bilbotarraren lana izan zen irabazlea. Hori dela eta, 1.000 euroko saria eta Julian Ugarte oroigarria jaso zuen. Leticia Gaspar plentziarra sailkatu zen bigarren, eta Mendaroko Antxon Urresti hirugarren.
Gazte saria, berriz, Jone Aldalur zarauztarrak eskuratu zuen. Haurren mailan ez zen inor aurkeztu.

